fbpxOtl Aicher. Metro Bilbao Arkitektura eta paisaia | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Otl Aicher. Metro Bilbao Arkitektura eta paisaia

Otl Aicher. Metro Bilbao

Otl Aicher. Metro Bilbao Arkitektura eta paisaia

-
11:00 am
08:00 pm
Otl Aicher. Metro Bilbao

Otl Aicher diseinatzaile grafiko alemaniarrari dedikatutako atzera begirako nazioarteko lehenengo erakusketa handia aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak.Bertan, HfG-Archiv Ulm artxibotik (Ulm-eko Diseinuko Goi-Eskolaren Artxiboa, Alemania) ekarritako berrehun obra eta objektu baino gehiago bilduko dira. Besteak beste, hauek nabarmendu behar dira: Metro Bilbaoren proiekturako argitaratu gabeko 80 marrazki eta Norman Foster Foundation fundazioaren artxiboko hainbat marrazki eta argazki, Foster eta Aicher-en arteko bileretakoak.

Museoak diseinuari buruzko erakusketa bat aurkezten duen lehenengo aldia da, eta ekimena Metro Bilbaoren 25. urteurrenaren —azaroaren 11— barruan antolatuko da. Metroa, hain zuzen, Aicher diseinatzailearen ibilbidearen funtsezko proiektuetako bat da.

 Gillermo Zuaznabar izango da erakusketaren komisarioa, Universitat Rovira i Virgili (Tarragona) unibertsitateko Artearen Teoria eta Arkitektura Arloko ikerlaria eta irakaslea.

 Bestalde, katalogoaren edizioaz arduratu da —euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da—. Katalogoa Otl Aicher figuraren eta Europako diseinu grafikoaren inguruko ekarpen baliogarri bat da.

Babeslea: Metro Bilbao

 

Kokapena
Museo de Bellas Artes de Bilbao

Museo de Bellas Artes de Bilbao
Metro Bilbao