fbpxSELECTED 2020 | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

SELECTED 2020

-
10:00 am
08:00 pm
selected-inspiration-bilbao-bizkaia

SELECTED bi eguneko ekimena da, eta bertan sorkuntza industrien diseinatzaileek, artistek eta adimen sortzaileek hartzen dute parte. Bi egun horietan maila altuko hitzaldiak eskainiko dira, eta hausnarketarako espazioa sortuko da diseinu eta sorkuntzako hainbat diziplinen inguruan.

SELECTED egitasmoaren helburua inspirazio bisuala bildu eta partekatzea da, baita sortzaileen arteko komunitatea babestu eta aktibatzea ere, eta gaur egungo diseinuaren joerak partekatzea kultura eta industria panoraman interesa duten pertsonentzat.

Edizio honetan landuko diren diziplinetako batzuk honako hauek izango dira: artea, diseinu grafikoa, diseinu editoriala, produktuaren diseinua, nortasun korporatiboa, irakaskuntza, ilustrazioa, komunikabideak eta agentziak, bideoa eta animazioa, packaging, branding...

Horrez gain, mundu osoko artistek, diseinatzaileek eta sortzaileek haien obrarik onenak aurkeztu ahal izan dituzte deialdian zehar; otsailetik maiatzera ireki zen, eta SELECTED Bilbao Bizkaia egitasmoko komunitate sortzailearen parte bihurtu dira; dagoeneko 2.500 proiektu inguru bildu ditu egitasmoak. Ekitaldiaren egunetan zehar diplomak banatuko zaizkie aukeratutako 22 lanei, eta Stone&Wood saria emango zaie proposamen onenei, 'Profesional' eta 'Talentu berria’ kategorietan.

Horrez gain, jaialdiak iraungo duen egunetan esklusiboki ekitaldirako sortutako liburua aurkeztuko da; bertan bildu dira edizioan gonbidatutako artisten obrak eta Selected 2020 egitasmoak aukeratutako pertsonak, baita liburuan parte hartzera gonbidatutako profesionalen lana ere, mundu mailan nabarmentzen direnak. Aurten, liburuko hausnarketak errealitatea moldeatzeko artearen eta diseinuaren gaitasuna hartu du hizpide, baita hegoak emateko gaitasuna izatea ere, mundu hobe batekin amets egiteko, mundu jasangarriarekin.

Aurten, salbuespen modura, online plataforma berri bat sortu da: 'Video&Book Platform’ du izena, eta bertan eduki esklusibora sarbidea eskainiko da, bideo formatuan. Plataformak liburuaren parte diren artista eta diseinatzaileen parte hartzea izango du, eta izena ematen dutenek Selected 2020 liburua jaso ahalko dute etxean.

Kokapena
Online emanaldia

selected-inspiration-bilbao-bizkaia