fbpxFuroshiki Packaging | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Furoshiki Packaging

Furoshiki packaging by Aidearte estudio de diseño

Furoshiki Packaging

Boxing & Unboxing experience

11:00 am
12:30 pm
Furoshiki packaging by Aidearte estudio de diseño

Workshop honen bitartez parte hartzaileei irakatsiko diegu furoshiki bat (produktua bilduko duen oihalaren izena) lotzeko teknika erraz batekin packaging mota ugari sortu ahal ditugula, besteak beste, kutxetarako enbalajea, poltsak, zorroak edota botiletarako packak. Horrez gain, teknika hori tresna bikaina ere bada barne diseinatzaile eta dekoratzaileentzat, baita packaging eta diseinuaren arloko profesionalentzat ere, bezeroei packaging pieza desberdin, jasangarri, ekologiko eta eraginkorra proposatu nahi badiete.

Paperaren erabileraren alternatiba modura jaio da. Lush eta Shiseido bezalako enpresek dagoeneko jaso dute erreklamo modura, marketin tresna eta, jakina, produktuen packaging bezala.

Hortaz, besterik gabe teknika gustatzen bazaizu edo furoshikia ezagutzen baduzu baina ez baduzu diseinuan lan egiten, tailer hau zuretzat ere bikaina da, oinarrizko piezetatik hasiko baikara, zure egunerokoan erabili ahalko dituzunak, edozein egoera edo unetan.

Inskripzioa

 

Kokapena
Kunsthal Bilbao

Furoshiki
Kunsthal Bilbao