fbpxITURFEST | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

ITURFEST

Iturfest

ITURFEST

Arte jaialdia

-
Iturfest

 

Iturralde auzoan egiten den arte garaikideko jaialdia da. Artistei gonbidapena egiten zaie proiektu zehatzak sor ditzaten, bai espazio publikoan, bai saltokietan, bai hezkuntza erakundeetan eta museoetan, edo bertako elkarteekin batera, esaterako Mujeres del mundo Babel elkartearekin. Aste osoan zehar egiten diren jarduerak eta tailerrak programatzen dira; horrez gain, kalean ere hainbat instalazio jartzen dira. Iturfest auzoarekin, auzoarentzat eta auzoarengatik egiten den jaialdia da, bertan bizi direnentzat zein bertatik ibiltzen direnentzat. Iturfesten helburua arte eta kultura garaikidea egunerokotasunera gerturatzea da, ohiko kultura eremuetatik urrunduz eta aurretik ezarrita zegoena zalantzan jartzera eramaten gaituzten beste begirada batzuk sustatuz. Iturfesten egunerokotasunaren espazioak eta denborak partekatzen ditugu artearekin eta artetik. Aurtengo artista parte hartzaileak:  Arantza ElejabeitiaBeatriz Sánchez , Colectivo Las VecinasHibernandoMawatresMujeres del mundo – BabelOier IruretagoienaTunipanea eta Victoria Ascaso

Kokapena
Iturrialde auzoa (Iturribide, Prim eta Fika kaleak). Bilbo.

ANTespacio