fbpxKULTURA ETA SORMEN TOPAKETAK | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

KULTURA ETA SORMEN TOPAKETAK

Kultura eta Sormen Topaketak

KULTURA ETA SORMEN TOPAKETAK

Espazio publikoa eta Sormen eta Kultura Adierazpena errealitate berrian

05:00 pm
07:00 pm
Kultura eta Sormen Topaketak

Euren bigarren edizioan, Kultura eta Sormen Topaketek honako hauxe izan nahi dute hizpide: eremu publikoa eta gaur egungo osasun-krisiak bertan gertatzen diren adierazpen kulturaletan duen eragina. Pandemiaren ondorioz, eremuen erabilerak birdiseinatu eta geure eguneroko jokabidea zein ohiturak birpentsatu behar izan ditugu. Jarduera kulturalari begira, krisi honen ondorioz, bertaratzen direnen kopurua murriztu egin da nabarmen, eta ekitaldiak, ikuskizunak eta proiektuak aldi baterako itxi edo bertan behera utzi dira. Hori dela eta, neurri handi batean eragotzi da jarduera profesionala..

Konfinamenduan eta normaltasun berrian, argi eta garbi geratu da sektore kultural eta sortzaileak (SKS) ezinbestekoak direla eta formula berriak behar dituztela, haien jarduera bateragarria izan dadin osasun-larrialdiarekin. Testuinguru horretan, esparru publikoa leheneratzeko, berrasmatzeko eta birdiseinatzeko lekua da, hau da, eremu irekiak, plazak, kaleak eta elkarrekin bizitzeko eta gizarteratzeko edozein eraikin edo gune.

Zorionez, jarduera kulturalak dira esparru publikoa eta esparru horretan dauden elementuak diseinatzen dituztenak eta bertan esku hartzen dutenak. Pentsamendua eraldatzen dute, espiritu kritikoa elikatzen dute, emozioen bidez lan egitean esperientzia bakarrak sortzen dituzte eta, horretarako, etengabeko elkarreragina dute ingurunearekin. Beraz, sektore kultural eta sortzailearen ezagutza metatua balio handiko baliabidea da eremu publikoari buruz hausnartzeko eta berrasmatzeko prozesuari begira.

Topaketa honetan, eztabaida-taldea egongo da, eta, bertan, GARAPENen aterkipean eta INNOBASQUEren laguntzarekin SKSak batera bultzatzeko eta sustatzeko asmoz bat egin duten udalerri eta eskualdeetako ekimen kultural eta sortzaileen zazpi esperientziak parte hartuko dute.

logos

Ekitaldian izena ematea:

Programa
05:00 pm
Kultura eta Sormen Topaketen aurkezpena
05:15 pm
KST Proiektuak
+ ANT Espacio. Laura Díez
+ ElektrART. Jon Astorkiza
+ Experientziak (Ari Makila) Olaya Landa
+ Girabira. Carlos Sánchez
+ Estudio - Tailerra Idoia Lizeaga
+ Inspiratu. Mikel Artxanko, María Serrano, Itziar Larumbe, Bilal Ahmed Dadou eta Ioritz Lestón
+ Paula Pérez eta Carmina Gimeno
06:00 pm
Mahai-ingurua
06:25 pm
Espezializazio adimenduna eta zerbitzuak KSIetan, Basque DCC. RIS3 Euskadi. Josean Urdangarin
06:35 pm
KST antolatzen duten Agentzien aurkezpena
06:45 pm
Itxiera eta agurra
Kokapena
Getxolan. Ogoño 1, Getxo
Hizlariak